XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Emakumeak zaharkitzaileak

Teoria honen arabera, emakumeek forma zaharkitzaileagoak erabiltzeko joera erakusten dute. Erraz ulertzen dugu hizkuntzaren erabilera hau, pensatzen badugu emakumeak direla etxean gelditu direnak umeak zainduz, eta gutxiago mugitu direla eta parte gutxiago hartu dutela kanpoko bizitzan.

Hau ikusten da argi erronkarieraz, haran honetan gizonek ematen zuten urte osoa Erriberan ardiekin eta emakumeak herrian gelditzen ziren. Haiek izan ziren urteetan zehar hizkuntza mantendu zutenak, gizonezkoak, ordea, gaztelania ikasten hasi ziren.

Laburbilduz, esan dezakegu emakumeen hizkuntza arauemaileagoa dela, alegia, araua errespetatzeko joera handiagoa dutela. Horrela, hirietan, hizkuntz-araua aldatzen bada, haiek joko dute arau berri baten bila.

Herri txikietan, ordea, aurreko belaunaldietatik etorritakoa da, eta hau da mantentzen saiatzen dena. Hartaz, forma berriak edo zaharrak erabiltzea ez dago sexuaren arabera, baizik herri bakoitzean egiten zen bizitzaren arabera.

- Emakumeen eta gizonen arteko diferentzia Ultzamako euskalkian

Gure ustez, emakumeen eta gizonen arteko bereizketa aditz formen erabileran datza. Gizonak dira hitz egiteko modu hau erabiltzen dutenak, ospe gutxiago duena eta alde batetik elkartasun eta konfidantzako agiria konsideratzen da, hartaz estilo zakarra da eta errespetu gutxikoa emakumeen artean erabiltzeko.

Egindako ikerketa batzuek erakusten digute erabilitako irizpideak ere ez direla berdinak, eta sexu batean ospetsutzat hartzen dena, ez da berdina beste sexuarekiko.

Batzuetan, emakume ultzamarraren batek esaten zuen hitz egiteko modu bat besterik ez zela egon beharko, eta hika desagertu beharko litzatekeela, bakar-bakarrik zuka gelditu beharko litzateke. Gainera harritzen ziren guk forma horiek ikasi nahi izateaz.